Soken prototipo hauen ekoizpena bultzatu aurretik, beharrezkoa izan da negozioaren behar kuantitatibo eta kualitatiboak beteko dituen artile-horniketa baten diseinu eta kudeaketa lan bat egitea, ustiapenetan beraietan lana antolatzeko oinarri bat finkatuko duena, ondo planifikatu eta baldintza justuetan artile hori modu egokian hornitu ahal izan dezaten.
Hasierako prototipoa
Soka biodegradagarri eta konpostagarrien hainbat prototipo
Artile honek duen keratina naturalaren kopuruari esker, eta disolbagarririk gabe trata daitekeenez, latxaren artiletik soka biodegradagarri eta konpostagarrien hainbat prototipo lor daitezke, baratze eta berotegietako landare igokarien gidari moduan erabiltzeko.
Proban dagoen prototipoa
Loreontzietarako plastikoa eta barrubiguna (akoltxatua), biodegradagarriak
Bere erresistentzia-beharra txikiagoa delako eta bere erabilera ez dagoenez trakzio jarraituaren eraginpean, lantzen ari den prototipoa da.