Artilatxa berrikuntza proiektua garatzeko Talde Operatiboa sortu da ,Latxa Esnea elkarteak gidatuta, eta bertan lankide dira Landaola, Arabalanda eta Bizkaimendi –Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak–, Ekolber eta Neiker.
Latxa ardiaren sektorearekin dugun konpromisoa da, sektore horrek berez sortzen duen jasangarritasun soziala zein ingurumen arlokoa mantentzen jarraitzeko eta, aldi berean, alderdi ekonomikoa ere bultzatzeko, jarduera errentabilizatzen laguntzeko ustiapen horietan sortzen diren produktuetako bat balorean jartzearen bidetik.
Aurrekariak
Ardiei ilea moztea
Ardiei urtean behin edo bitan ilea moztea beharrezko da, eta horrek artile kopuru handiak sortzen ditu.
Moda arloan zuntz sintetikoak erabiltzeak eta ardi latxa artilearen ezaugarriek, eta ustiapenen sakabanatzeak, «inork» jaso nahi ez izatea eragiten dute.
Gaur egun, latxa ardien ustiapenetako artile gordina kudeaketa zaila duen hondakina da, gastuak bakarrik sortzen dituena.
Artilatxa proiektua
Helburu zehatzak:
Artilearen arazoari aurre egiteko eta ardi latxaren artileak dituen ezaugarri bereziak kontuan harturik, Artilatxa proiektua sortu da, urtero jasotako artilearen merkaturatzean egonkortasuna lortzeko eta ardi latxa ustiapenetan egindako lanari balio erantsia emateko.