• Estekak

Latxa Esnea

Kooperatiba

Latxa Esnea Kooperatibak lider moduan hartzen du parte proiektuan. Ardi latxaren ustiapenetan ekoiztutako esnearen merkaturatze bateratua egiteko eratua dagoen artzain-elkarte bakarra da.

Hori da bere helburu nagusia, eta ustiapenetan lortzen diren gainerako produktuen (artilea, arkumeak...) merkaturatze bateratua ere egiten du , bazkide diren ustiapenen errentagarritasuna hobetzeko.


Ekolber

Artilea oinarri hartuta plastiko biodegradagarria egiteko beharrezko den teknologiaren garapenera bideratua dagoen empresa da. Prototipoak egiten ditu, eta haren propietateak neurtuko ditu.


Neiker

Tecnalia

Teknologia zentro gisa, artileari eman dakizkiokeen erabileren gaineko ezagutza zientifikoa emango du, bai eta ingurumen aldetik duen eraginaren ikerketa, eta proiektuan ematen joango diren urratsak balidatu ahal izateko beharrezkoak diren probak ere egingo ditu.


Landa Garapenerako Federazioak

Landa Garapenerako Federazioak:

Lurralde bakoitzetik dauden ordezkaritzen bidez, sektore guztiarekin lotura zabalagoa egitea dute helburu, eta ekoizleen eta tokian tokiko eragileen dinamizazioa egitea ere bai, garatuko diren soluzioak erabiltzeko dauden beste aukera batzuk identifikatzeko eta erakusteko.

Arabalanda, Landaola eta Bizkaimendi dira, Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak, hain zuzen ere


Maria Cle Leal

Moda-diseinatzaile arduratsu eta iraunkorra, diseinua eta kalitatea eskutik doazena. Erabiltzen ez den zuntz natural horren zati bat, gaur egun latxan ez dagoen ehun berritzailea, denboraz kanpokoa eta erabilera anitzekoa sortzeko. Bezeroek beren jantziaren ibilbidea bertatik bertara bizi ahal izateko diseinuak, horren atzean dagoen benetako ahaleginari balioa emanez. Estilo eta kalitate handiko moda jasangarria, inguruan dugunarekin duen erantzukizunetik garatzen dena.

Latxa Esnea Koop.

(Virginia Ortiz de Barrón)

Tel. 672 247 145

Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.